Euskararen marka

Didariok markagintza dugu eguneroko jardun eta euskara laneko hizkuntza nagusi. Sarritan izan dugu berbagai, ondorioz, ingelesak alor honetan duen nagusitasuna. Eta ezagun zaizkigu, zelan ez, Estitxu Garaik 31 eskutik blogean agerturiko kezka eta zalantzak.

di-da sortzez da euskalgintzari loturiko komunikazio eta publizitate agentzia, eta gure egitekotzat dugu gure alorrean euskara normaltasunez erabiltzea. Ahoz gabiltzanean, ezin ukatu, ingelesezko berba asko esaten dugu guk ere; ahoan inoiz erabili dituenak ondo dakien moduan, zapore cooltua daukate-eta jingle moduko hitzek. Baina idatziz gabiltzanerako euskarazko ordainak hartu, egokitu edo sortu ditugu gure lan metodologian.

Markagintzan bezeroaren ikuspegia eta haien gogoetan bereizten gaituzten balioak zaintzea ezinbestekoa izanik, ezin genuen hizkuntzak horretan duen zeresana ahaztu. Lezioren bat ere jaso dugu inoiz, gainera, bezeroren batek ‘txantiloi’ bat eskatuz deitzean, adibidez, geuri halakorik ahoskatzeak lotsa apur bat eman arren. Alde horretatik, baina, esan behar dugu kalean eta ahoz maiz erabiltzen diren kontzeptuen kasuan maileguak erabiltzeari ondo deritzogula: plantilla, merchandinsing edo display lakoak lasai darabiltzagu guk ere ahoz gabiltzanean.

Gaiak interesa pizten duela ikusi dugunez, bateren bati baliagarri izango zaiolakoan, oinarrizko hiztegitxo hau argitaratzea erabaki dugu. Markagintzako zereginak hiru lan-arlo nagusitan banatuta datoz lehenengo, eta ondoren ohikoak diren zenbait kontzeptu.

Ez dago esan beharrik: zuen iritzi eta iradokizunen zain gaude.

Imagen 2

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR