Urtez urte, enpresa eta erakunde ugarirentzat lan egin dugu; izan ere, esperientzia handia dugu hainbat arlotako testuak itzultzen –testu teknikoak barne–, eta, itzulpenez gain, testu zuzenketak, egokitzapenak, sloganak eta sormen lana eskaintzen ditugu. Orobat, erakundearen nahiz enpresaren barneko zein kanpoko irudia euskalduntzeko aholkularitza ere ematen dugu.


ARLOAK


• Merkataritza, lan harremanak
• Administrazioa
• Ekonomia eta enpresa
• Irakaskuntza
• Informazio zientziak
• Zuzenbidea
• Informatika
• Hizkuntzalaritza
• Gizarte zientziak
• Askotariko testu liburuak


HIZKUNTZAK

Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Katalana


BEZEROAK

• Sartu – Gizarteratzeko Zerbitzua
• ELA sindikatua
• Gerediaga Elkartea
• Bizkai Zergintza Alkartea
• Udalak: Durango, Elorrio, Ondarroa, Berriz, Otxandio, Iurreta, etab.
• Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza
• Azaro Fundazioa
  • Elhuyar Fundazioa
• Publizitate agentziak
• Alday Technologys
• Avenida Digital
• Lea Artibai Ikastetxea
• Durangaldeko hainbat ikastetxe eta institutu
• Giltza-Edebé argitaletxea
• Ibaizabal argitaletxea


METODOLOGIA

Guretzat hizkuntz kalitatea hain garrantzitsua izanik, testuak arreta handiz itzuli eta zuzentzen ditugu. Ildo beretik, bezero bakoitzaren lanak artxibatzeaz gain, itzulpen memoriak lantzeko programa berezia baliatzen dugu; hartara, terminologi mailako koherentzia, estilo bateratua, kalitate kontrola, eta itzulpenetan ezinbestekoak diren beste hainbat arlo bermatzen ditugu. di-dako itzultzaile taldearentzat funtsezkoa denez bezeroak eskatutako epeak atzerapenik gabe betetzea, bitarteko guztiak ipintzen ditu hala izan dadin.

Bestalde, gure lanbidearen kode deontologikoari jarraiki, bezeroekiko harremanetan eta testu-lanketan konfidentzialtasun osoz jokatzen dugula bermatzen dugu.