Gu ere lakuko

Gu ere lakuko lelopean hainbat eragilek Iparraldeko ikastolei laguntzeko ekimena abiarazi genuen, besteak beste Bitarlan Informatika eta Web Zerbitzuak enpresak, Mikel Garaizabal enologoak, Igor Elortza bertsolariak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, AEDek eta di-dak.

Beste entitate batzuek parte har dezaten azken bultzadatxoa ematea zen asmoa. Horretarako, ahal genuen esparruetan gure laguntza emateaz gain, ekitaldi bat prestatu genuen martxoaren 12an Durangoko Plateruena antzokian: ardo-dastaketa berezi-berezia, bertso-bazkaria eta Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna.

Edonola ere, Senperera hurbildu ziren hainbat eta hainbat lakukori eskerrak eman nahi dizkiegu, aurtengo Herri Urratsean azken tanta isurtzeagatik.

Share your thoughts

No Comments

Leave a Comment:

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.

Cookien erabilera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko da.

ACEPTAR