Menu

Zerbitzuak

Zure balioak markatzen lagunduko dizugu. Eta zure markari balioa ematen.

Zure marka eta konpetentzia aztertuta, desberdinduko zaituen posizionamendua aurkituko dugu.

Marka-nortasun sendoa eraikiko dugu, eta bezeroekiko lotura indartu eta denboran iraunarazi.

Produktuez eta zerbitzuez gainera, izaera eta bizipenak eskainiko dizkiegu zure bezeroei.

marka nortasuna

Marka nortasuna

Izena, logotipoa eta lelo nagusia zure marka eta balioak komunikatzeko ezinbesteko tresnak dira: erakundearen aurpegia eta lehenengo hitza. Guk nortasun hori eta balio horiek modu sintetizatuan adierazten lagunduko dizugu: marka nortasuna sortzen eta zaintzen.

komunikazio estrategia

Komunikazio estrategia

Zure balioak markatzeko, epe jakin batean iraungo duen komunikazio estrategia zehaztu eta garatu beharko duzu: hartzaile jakinak zehaztu, haiei egin beharreko eskaintza definitu eta harremanetan jartzeko modua aurkitu. Guk hartu beharreko erabakiak argitzen lagunduko dizugu.

komunikazio kanpainak

Komunikazio kanpainak

Zure komunikazio estrategia indartuko duen publizitatea eginez gozatu egingo dugu: marka lantzen duten kanpainak sortzen. Hartzaile jakinen lekuan ipinita haiei eskaintzeko daukazunik onena zer den zehaztuko dugu, modu sortzaile eta eraginkorrean komunikatzeko.

hizkuntza zerbitzuak

Berbagintza

Deneriko hizkuntza zerbitzuak eskainiko dizkizugu, komunikazio estrategia gauzatzeko sorkuntza lanak zein premia zehatzei erantzuteko behar dituzun testuak edo orrazketak: naminga, esloganak, diskurtsogintza, istoriogintza, erredakzioak, itzulpenak eta zuzenketak.

diseinua

Diseinua

Diseinu arloan zure erakundea eta zure lanak modu egokian aurkeztu ahal izateko dauzkazun premia guztiei erantzungo diegu: logotipoak, irudigintza grafikoa, webguneen diseinua, guneen seinalizazioa, packaginga, merchandisinga eta ekitaldien eszenografia.

edukia eta euskarriak

Edukiak eta euskarriak

Spotak, ikus-entzunezko erreportajeak, ekitaldi publikoak, zuzeneko marketina, sare sozialak, kaleko ekintzak, istoriogintza, kantak eta zurekin batera bururatu dakigukeen edukirik egokiena sortuko dugu. Sortu eta beharrezko diren euskarrietan gauzatu.